Aisia eta kirola

Ezpeldoia Kiroldegia
Pilotaleku handi harmailadun batek osatua dago. Pilotan, frotenisean eta palan aritzeko aukeraz gain, futbolean, saskibaloian eta beste kirol batzuetan joka daiteke. Kiroldegiak aldagelak ditu eta udal igerilekuetarako sarbidea ere bai. Halaber, taberna zerbitzua dago.

Udal igerilekuak
Igerilekuak ekainean ireki eta irail hasieran ixten dira.
- Murietako udal igerilekuak 2024ko ekainaren 16tik irailaren 15ra arte irekiko dira.
- Bainu-orduak 11:00etatik 21:00etara bitarte izanen dira. Egunero itxita egonen dira 15:00etatik 16:00etara instalazioak garbitzeko eta sorosleek bazkaltzeko aukera izateko.
- Abonuak eta sarrerak kiroldegiko tabernan daude salgai.
- Argazkiak ekarri beharko dira abonuetarako.
- Familia-liburua eta/edo NAN aurkeztu beharko da adinak frogatzeko.
- Desgaituek eta langabeek beren egoeraren gaineko ziurtagiria aurkeztu beharko dute (langabeek, INEMen langabe ziurtagiria ).
- 6 urtetik beherakoek ez dute ordainduko, eta gurasoak edo tutoreak uneoro izanen dira haien segurtasunaren arduradun.
2025ko tarifak
|
|
|
|
||||||
D |
M |
T |
D |
M |
T |
D |
M |
T |
|
0 – 6 URTE |
0 € |
0 € |
0 € |
— |
— |
— |
— |
— |
— |
13 – 17 URTE |
3 € |
25 € |
35 € |
– |
– |
– |
– |
– |
– |
14 – 17 URTE |
3 € |
25 € |
38 € |
5 € |
25 € |
240 € |
7 € |
40 € |
276 € |
18-65 URTE |
5 € |
40 € |
60 € |
7 € |
35 € |
360 € |
10 € |
50 € |
396 € |
ERRETIRATUAK |
5 € |
40 € |
55 € |
5 € |
25 € |
240 € |
9 € |
45 € |
288 € |
Haur parkeak
Estelares parkeko zabuak
Zabu multzoa Estelares parkearen sarreran dago. Haur parkea ederki hornitua dago eta guztiz egokia da haurrak josteta seguruan aritzeko. Baditu txirristak, dorre bat, zurezko zubi bat, eskalada-sare bat eta rokodromoa, bai eta zaldiko bat eta zabuak ere.