Turismoa
Murietan
Murieta edozein urtarotan bisitatu daiteke. Karrikaz karrika ibiltzeak monumentu eta zokorik adierazgarrienak ikusteko parada emanen dizu.
Natur ingurunea ezin hobea da oinez edo bizikletaz ibilbideak egiteko.
Etorri eta ikusiko duzu nola gozatu Murietaz eta inguruneaz bete-betean!
Ofizioen Ibilbidea, Egako Bidezidorraren Ibilbidea, Eskulturen Pasealekua eta Bide Berdea ezinbesteko lau proposamen turistiko dira.
Ofizioen Ibilbidea
9,1 kilometroan zehar, Murieta eta Lokiz mendilerroaren artean, ikazkinek, gisugileek eta artzainek utzitako aztarnak ikusiko dituzu.
EGAKO BIDEXKA
8 kilometrotan, Antzin eta Abaigar artean, Ega ibaia, ibaiertzeko basoak eta Valdegako ondarea aurkituko dituzu, historiaz beteriko errota, iturri eta enklabeen artean.
ESKULTURAREN IBILALDIA
Barneratu zaitez eskulturen munduan, Félix Mari López herriko artistak Murietarik dohaintzan emanak eta ezagutu haien esanahia.
BIDE BERDEA
Ibili Vasco Navarro trenaren trazatuan, Lizarra eta Gasteiz lotzen zituen trenean, alegia.
