Eskulturen Ibilaldia
Félix Mari López Casi (17/11/1936), natural de Murieta, dejó dibujos, pinturas, esculturas, vestigios y recuerdos de su amor por el arte en Mallorca (Islas Baleares), en Iranzu (Navarra), en Béjar (Salamanca) y, también, en Estados Unidos, concretamente en Westbrook (Maine), en Dubuque (Iowa) y especialmente en el estado de Colorado, donde residió durante 30 años.
Ibilaldiak hainbat gauzaren balioa nabarmendu nahi du, hala nola bizitzaren ederra, natura, animaliak eta giza harremanak. Aldi berean, paseatzailea kontzientziatu nahi du ama lurrari eta gurekin harremana duen jendeari zor diogun errespetuaz.
¿Zergatik dira eskulturak horiak?
Egilearen esanetan, irudien kolore horia zerbait uherra da, “gure pentsamenduak bezala, alai eta triste artean gaudenean”, Benito Pérez Galdós eleberrigileak esaten zuen bezalaxe.
Barneratu zaitez ibilaldian, begietsi irudiak, eta jaso eskulturei buruzko argibidea panel bakoitzean aurkituko duzun QRren bidez.
Horrela adierazi nahi dut zer pentsatzen eta sentitzen dudan Unibertsoan, landare-erreinuan, animalia-erreinuan eta gizakiarengan dauden gauza onez, onuragarriez eta ederrez, begiak irekitze hutsarekin. Hori guztia, eskertu eta zaindu beharreko opari ederra da. Eta, jakina, baita gozatu beharrekoa ere.
Irudi horien diseinu edo marrazki gehienak (forjaketa-lanak) abstraktuak dira. Horregatik saiatuko naiz horietako bakoitzaren esanahia zehatz azaltzen.
Horrela adierazi nahi dut zer pentsatzen eta sentitzen dudan Unibertsoan, landare-erreinuan, animalia-erreinuan eta gizakiarengan dauden gauza onez, onuragarriez eta ederrez, begiak irekitze hutsarekin. Hori guztia, eskertu eta zaindu beharreko opari ederra da. Eta, jakina, baita gozatu beharrekoa ere.
Ikusi dituzuen eskulturak gure bizitzan funtsezkoak diren bi gairi buruz mintzo zaizkigu. Lehena naturaz ari da. Jakitun izan behar dugu Ama Lurraren izakiak garela, eta, halakoak garenez gero, Ama Lurra errespetatu eta zaindu egin behar dugu, esker onez. Bigarren gaia pertsona guztiekin dugun harremanaz mintzo zaigu, bereizketarik gabe. Guk tratatuak izan nahi dugun bezala tratatu behar ditugu pertsona guztiak. Lur planetako biztanle guztien bakeaz eta ongizateaz arduratu behar dugu. Ez dezagun ahaztu denok garela giza familiako kideak, desberdinak, baina sakonki berdinak. Ongi, naturak dohanik eskaintzen diguna ahogozatzeko tenorea da. Mila esker.
Egileak esker onar agertu nahi dio Esteban Lana Etayori bere lankidetza baliosagatik.