Ernamuina eta garapena
Pertsonaren ernamuina eta garapena; besoak gorantz dituela, ortziaren edo zeru-sabaiaren gauza miragarriak adierazten dizkigute: izarrak, eguzkia, ilargia, ortzadarra… Edertasun paregabea! Beherantz dauden besoek Ama Lurra dute jopuntuan. Mendiak eta ibarrak, ibaiak eta itsasoak, oihanak, animaliak eta gizakia, beti garapenean heriotzaraino.