Denboraren joana
Erlojuak eta diseinu abstraktu horiek sinbolizatua: aitatxi zutik eta amatxi jarrita. Biek ere jakinduriaz eta larritasunik gabe onartzen dute denboraren lasterra. Eta, norberaren esperientzian oinarriturik, ez dira larritzen, ezta aspertzen ere. Badakite bihar egun berria eta bestelakoa izanen dela, bilobak ferekatu eta besarkatzeko aukera berria, familien konpainia gozatzekoa, bai eta lagunen eta auzokideen bisitak jasotzekoa ere.