
Hiru usoak
Bakearen ikurra. Bakean biziko bagara, demokrazia, elkartasuna eta elkarrekiko errespetua behar ditugu. Denok giza familiako kide garela aintzat hartzea. Ez garela gainerako pertsonak baino gehiago edo gutxiago. Gerrari ez esatea da kontua, zeren “gerra munstroa baita eta bere atzetik gorrotoa, zatiketa, pobrezia, oinazea eta heriotza eragiten ditu”. Gizakiak gara, berdinak gara. Bizi gaitezen bakean!