Jarraipena: jolastu eta dibertitu
Eskultura bi pertsonak osatua da. Bi zirkuluak bien buruak dira. Zirkuluen atzeko bi bloke karratuak, berriz, haien gorputzak. Pertsona batek hauxe esaten dio besteari:
– “Jarraidazu, harrapa nazazu, ahal baduzu!”
– “Orain, zuri jarraitu, eta harrapatuko zaitut”. Erantzun dio besteak.
Horrela, izugarri gozatzen dute tarte luze batez. Lagunak dira edo bikote maitemindua; azkenean elkar besarkatu dira, irri-karkailaka. Hori zoriona!



















